Informazioa
Ikuslearen gida
Lasterketa bizi nahi duzu? Hona hemen egitaraua eta lasterkariak ikusteko lekurik onenak.
Lagun Onak Mendi Bazkunak Domusa Teknik 40 MLK-ren bosgarren edizioa eta Domusa Teknik 15 MLK-ren hirugarrena antolatu ditu: 65 eta 26 kilometroko bi mendi lasterketa Azpeitian eta inguruko herrietan (Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama), bi distantzietan 1.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin.
Gida honetan ikuslearentzako ezinbesteko informazioa duzu: egitaraua eta lasterketa ikusteko gune interesgarrienak, lasterkariak gutxi gorabehera noiz pasako diren.
Herri eta mendiez gain, inguruko leku esanguratsuenak ere erakutsi nahi ditugu: Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa, Zelatungo bordak, Gipuzkoaren erdigunea, Beizama, Munoaundi eta Burdin Aroko herrixka, Loiolako basilika eta bere ingurua, Izarraitzeko atea, Xoxoteko aterpea, elurtegia, Magdalenako ermita…
Ikuslearen gida
Egitaraua
Asteazkena, apirilak 29
Basazabal jauregian
18:30
Hitzaldia: Iktus baten ondorengo bizitza (a)normala
Iñigo Uriarte (Ictuencer) eta Lourdes Oyarbide (ziklista ohia)
Osteguna, apirilak 30
Sanagustin Kulturgunean
18:00 - 19:00
Boluntarioen kamiseten banaketa
19:00
Lasterketaren aurkezpena
20:00
Lunch-a
Ostirala, maiatzak 8
Hitzaldia: Zure irrifarra, nire indarra
10:30
Soreasu antzokian (Azpeitia)
LH5 eta LH6ko ikasleentzat
15:15
Baztartxo antzokian (Azkoitia)
LH5 eta LH6ko ikasleentzat
Azpeitian
17:00 - 19:30
Baserritarren azoka
17:30 - 20:00
Dortsal banaketa
Larunbata, maiatzak 9
Azpeitiko plaza
06:00 - 07:30
Dortsal banaketa: 40 MLK
06:00 - 08:30
Dortsal banaketa: 15 MLK
07:15
40 MLK: irteera-gunea
07:45
40 MLK: irteera-ekitaldia
08:00
40 MLK: IRTEERA
08:30
15 MLK: irteera-gunea
08:45
15 MLK: irteera-ekitaldia
09:00
15 MLK: IRTEERA
10:55
15 MLK: lehen lasterkaria helmugan
13:45
40 MLK: lehen lasterkaria helmugan
Gune Urdina (Izarraitzeko atea)
09:55
15 MLK: lehen lasterkaria
11:00 - 13:00
Sentsibilizazio jolasak
11:00 - 18:00
Puzgarriak eta jolas inklusiboak
Real Sociedad Fundazioa
11:00 - 13:00
San Martingo egoiliarrak
12:00 - 16:00
Pintxoak eta edariak
Eusko Labelen eskutik
12:30
40 MLK: lehen lasterkaria
17:45
40 MLK: azken lasterkariei ongi etorria
Xoxote
12:30 - 14:30
Paella (5 €)
Xoxoteko aterpetxean
Gauean
20:15
Sari banaketa eta boluntarioen artean Tenerifera bidaia baten zozketa
20:30
Elektrotxaranga
Azpeitiko alde zaharrean
22:00
Süne
Azpeitiko plazan
23:30
DJ Bull
Sanagustin Kulturgunean
Non ikusi lasterketa
40 MLK · 65 km
Pasatze orduak, gutxi gorabehera
| # | Puntua | Km | Lehena | Azkena |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Azpeitia | 0 | 08:00 | 08:00 |
| 2 | Arroita tontorra | 3,2 | 08:16 | 08:45 |
| 3 | Sañu tontorra | 4,5 | 08:23 | 08:55 |
| 4 | Etumeta | 7,1 | 08:37 | 09:15 |
| 5 | Komizulotza anoa-gunea | 8,7 | 08:46 | 09:30 |
| 6 | Gazume tontorra | 11 | 08:58 | 10:09 |
| 7 | Zelatun | 12,4 | 09:06 | 10:25 |
| 8 | Hernio tontorra | 14 | 09:15 | 10:45 |
| 9 | Iturburu anoa-gunea | 19 | 09:42 | 11:20 |
| 10 | Maramendi lepoa anoa-gunea | 27 | 10:29 | 12:40 |
| 11 | Murumendi tontorra | 29,5 | 10:39 | 13:16 |
| 12 | Mandubi anoa-gunea | 33,9 | 11:03 | 13:55 |
| 13 | Izazpi tontorra | 38,6 | 11:29 | 15:00 |
| 14 | Pagotxeta anoa-gunea | 41,6 | 11:45 | 15:20 |
| 15 | Samiño tontorra | 43 | 11:53 | 15:51 |
| 16 | Larrume Txiki anoa-gunea | 48,3 | 12:22 | 16:39 |
| 17 | Ikasberri anoa-gunea | 53,8 | 12:52 | 17:20 |
| 18 | Langa anoa-gunea | 56,8 | 13:08 | 18:00 |
| 19 | Xoxote tontorra | 58,3 | 13:16 | 18:55 |
| 20 | Xoxote anoa-gunea | 59,7 | 13:24 | 18:57 |
| 21 | Azpeitia | 65 | 13:53 | 20:00 |
Autoz
Iturburu anoa-gunea
km 19Lehena 09:30 aldera · Azkena 11:20 aldera
Anoa-gunetik 300 metrora aparkaleku bat dago: autoa han utzi eta oinez joan daiteke. Bestalde, GI-2634 errepidean, Azpeitia-Tolosa noranzkoan, ezkerreko erraila autoak aparkatzeko gaituko da. Tolosatik Azpeitira joan nahi duenak GI-3440 errepidea hartu beharko du Bidanian, Urrakiko mendatetik.
Mapan ikusiMandubi anoa-gunea
km 33,9Lehena 11:00 aldera · Azkena 13:55 aldera
Mandubiko bentan (jatetxea) ezin izango da aparkatu, baimendunek eta langileek izan ezik; anoa-gunea aparkalekuan bertan egongo da. GI-2635 errepidean ezin izango da autorik aparkatu. GI-3197 errepidea noranzko bakarrekoa izango da eta ezkerreko erraila aparkatzeko erabiliko da (Mandubia-Garin). Azpeitira itzuli nahi duenak Salbatoreko bidegurutzeraino jaitsi beharko du eta GI-2635 hartu Beasain-Mandubia noranzkoan.
Mapan ikusiIzarraitzeko atea
km 53,8Lehena 12:30 aldera · Azkena 17:10 aldera
Hemen egongo da autokarabanen aparkalekua. Autoentzako aparkalekua mugatua izango da, eta ez da komeni autoz bertaraino gerturatzea. Umeekin etortzeko anoa-gune egokia da: Gune Urdina denez, puzgarriak, jolasak, musika eta jatekoa egongo dira.
Mapan ikusiOinez
Komizulotza anoa-gunea
km 8,7Lehena 08:40 aldera · Azkena 09:45 aldera
Autoz Etumeta auzora joan eta, errepide ertzean kontuz aparkatu ondoren, anoa-gunea oinez 2 km-ra dago. Errepidea oso estua da eta bi auto justu kabitzen dira: kontuz ibili, egun horretan trafiko handia egon daiteke.
Mapan ikusiZelatungo bordak
km 12Lehena 09:00 aldera · Azkena 10:00 aldera
Autoa Errezilen edo Iturriotzen utzi eta ordu eta erdi inguruan igo daiteke Zelatunera. Bordetan zerbait jan edo edan daiteke, eta bertatik Gazumera edo Herniora igotzeko aukera dago.
Xoxote
km 59,7Lehena 13:15 aldera · Azkena 19:00 aldera
Azpeitian edo Attolan autoa utzi eta ordu eta erdi inguruan igo daiteke Xoxotera. Bertan Xoxoteko aterpetxea dago zerbait jan edo edateko, eta 12:30etik 14:30era paella eskainiko da 5 €-tan. Txartelak bertan erosi ahal izango dira.
Non ikusi lasterketa
15 MLK · 26 km
Pasatze orduak, gutxi gorabehera
| # | Puntua | Km | Lehena | Azkena |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Azpeitia | 0 | 09:00 | 09:00 |
| 2 | Larrume Txiki anoa-gunea | 8,9 | 09:40 | 10:41 |
| 3 | Izarraitzeko atea | 14,7 | 10:00 | 11:22 |
| 4 | Xoxote tontorra | 20,7 | 10:41 | 13:07 |
| 5 | Xoxote anoa-gunea | 20,9 | 10:42 | 13:09 |
| 6 | Azpeitia | 26 | 11:02 | 13:58 |
Autoz
Larrume Txiki anoa-gunea
km 8,9Lehena 09:40 aldera · Azkena 10:40 aldera
Ez da gomendagarria autoz joatea, leku gutxi baitago aparkatzeko. Anoa-gunetik 300 metrora baserri batzuk daude, eta han aparkatzeko leku apur batzuk aurki daitezke.
Mapan ikusiIzarraitzeko atea
km 14,7Lehena 10:00 aldera · Azkena 11:20 aldera
Hemen egongo da autokarabanen aparkalekua. Autoentzako aparkalekua mugatua izango da, eta ez da komeni autoz bertaraino gerturatzea. Umeekin etortzeko anoa-gune egokia da: Gune Urdina denez, puzgarriak, jolasak, musika eta jatekoa egongo dira.
Mapan ikusiOinez
Xoxote tontorra
km 20,7Lehena 10:40 aldera · Azkena 13:00 aldera
Azpeitian edo Attolan autoa utzi eta ordu eta erdi inguruan igo daiteke Xoxotera. Bertan Xoxoteko aterpetxea dago zerbait jan edo edateko, eta 12:30etik 14:30era paella eskainiko da 5 €-tan. Txartelak bertan erosi ahal izango dira.
Ikuslearen gida