Emakumeei zuzenduriko aurtengo bigarren ekitaldia ez da mendi irteera bat izango, horren ordez eta berrikuntza bezala, fisioterapia saio bat izango dugu.
Leire Mugica adituaren eskutik kirola eta zoru pelbikoaren arteko lotura eta beharrak landuko ditugu.
Saioak bi zati izango ditu, lehenik, ezagutza tarte bat, non zoru pelbikoak mendi lasterketetan duen eragina azalduko digun. Eta bigarren zatian, zoru pelbikoa lantzeko ariketak egingo ditugu, barne konsientzia landuz.
📅 Data: Azaroak 14 / 9:00etan
🏠 Lekua: Azpeitiko Igerilekuko aretoan.
👧 Nork: Leire Mugica
🕝 Iraupena: 2:30 ordu
✏️ Izena emateko azken eguna: Azaroak 12 / 18:00
Hemen eman dezakezue izena:
https://www.lagunonakmb.org/es/noticias/954-azaroak-14
Saioa teoriko eta praktikoa izango denez, arropa erosoarekin etortzea eskatzen da. Behin amaitutakoan nahi duenak bertan dutxatzeko aukera izango du.
Animatu eta etorri gurekin!