Loading...
Sarrera2023-12-29T11:08:41+01:00

AURKEZPENA

Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunako kideok, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketaren hirugarren edizioa ari gara jada antolatzen. Lasterketa 2024ko Maiatzaren 4an izango da eta aurten berrikuntza garrantzitsuekin dator gainera, aurreko edizioetako lasterketaz gain, bigarren lasterketa bat antolatuko da. Lasterketa berri honek 26 kilometrotako luzera izango du eta Domusa Teknik 15 MLK deituko da.

Kirol-probak Azpeitian hasi eta amaituko dira, eta bitartean, eskualde honetako herri eta mendiak igaro beharko dituzte lasterkariek:

• Herriak: Azpeitia, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama.
• Mendiak (metroak): Arroita edo Arauntza (612), Sañu (616), Gazume (1002), Hernio (1078), Murumendi (868), Izaspi (973), Hiruarrieta edo Samiño (933), Munoaundi (385) eta Xoxote (912).

Antolatzaileok garbi dugu, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa proiektuaren helburu nagusia ez dela, soilik, mendi-lasterketa. Helburu horrez gain, mendizaletasuna eta herri horietako turismoa eta ekonomia ere bultzatu nahi ditugu, lasterketako partaideei zein publikoari bertako produktu, txoko, paraje natural eta ondare kulturala eta arkitektonikoa ezagutzera emanez.

Azken finean, mendizaletasuna, berdintasuna, kirolean inklusioa eta ingurumenaren babesa dira kirol-proba horren bidez sustatu nahi ditugun balioak, eta, aldi berean, jendeak ideia horiekin identifikatu eta lotzea nahi genuke Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa.

AZKEN ALBISTEAK

INSTAGRAM

FLICKR

TWITTER

FACEBOOK

Go to Top