AURKEZPENA
Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunako kideok, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketaren bostgarren edizioa ari gara jada antolatzen. Lasterketak 2026eko Maiatzaren 9an izango dira eta aurten ere aurreko edizioan bezala, bigarren distantzia ere izango dugu, 26 kilometrotako luzera duen Domusa Teknik 15 MLK deiturikoa hain zuzen ere.
Kirol-probak Azpeitian hasi eta amaituko dira, eta bitartean, eskualde honetako herri eta mendiak igaro beharko dituzte lasterkariek:
• Herriak: Azpeitia, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama.
• Mendiak (metroak): Arroita edo Arauntza (612), Sañu (616), Gazume (1002), Hernio (1078), Murumendi (868), Izaspi (973), Hiruarrieta edo Samiño (933), Munoaundi (385) eta Xoxote (912).
Antolatzaileok garbi dugu, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa proiektuaren helburu nagusia ez dela, soilik, mendi-lasterketa. Helburu horrez gain, mendizaletasuna eta herri horietako turismoa eta ekonomia ere bultzatu nahi ditugu, lasterketako partaideei zein publikoari bertako produktu, txoko, paraje natural eta ondare kulturala eta arkitektonikoa ezagutzera emanez.
Azken finean, mendizaletasuna, berdintasuna, kirolean inklusioa eta ingurumenaren babesa dira kirol-proba horren bidez sustatu nahi ditugun balioak, eta, aldi berean, jendeak ideia horiekin identifikatu eta lotzea nahi genuke Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketa.

AZKEN ALBISTEAK



